XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

8GARREN KAPITULUA Aingeruak

Zoin dire Jainkoaren kreaturetan ederrenak? Hek dire Aingeruak eta gizonak.

Zer dire Aingeruak? Aingeruak dire izpiritu huts batzu, Jainkoak kreatu dituenak bere ohoretan eta bere zerbitzuko.

Zer ziren Aingeruak, Jainkoak kreatzean? Aingeru guziak saindu eta dohatsu ziren, bainan behar zuten irabazi zeruko zoriona.

Nola behar zuten irabazi zeruko zoriona? Jainkoari leial egonez.

Aingeru guziak leial egon ziren Jainkoari? Aingeru batzu leial egon ziren: hek dire Aingeru onak.

Eta bertzeak? Bertzeak jazarri ziren Jainkoari: hek dire Aingeru gaichtoak edo debruak.

Aingeru onek artha hartzen dute gutaz? Bai, Aingeru onek gidatzen gaituzte eta zaintzen: gutarik bakotchak badu bere Aingeru begiralea.